XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bainan Gaon'ek aurrea artua du ta jokua eskutik irabazten ba digu galduak gera!.

(Guziok batera sutzen asiaz)
- Hori ez! Ordago botako diogu! Jota ke! Egin zaiogun lepo!.

OXER - (baretu araziaz) Oiurik ez! Iso! Ez sumindu, ta mintza zaitezte isilago.

MARTIN Y.- Itzak urri!, Ekin, egin bear degu ekin!.

OXER - Orretarako kaleko jendeari isilka adierazi bear diozute biar goizean, ezpata ta azta-makillak artuta Gaztela'ko ate inguruan erne egon ditezela.

- Gaon errian sartzen asten danerako.

I GIZASEMEA - Eta zertan ezagutuko degu Gaon dala?.

SAKRISTAUA - Juduak izatsa (buztana) deabruak bezela dutela aditu izan det.

II GIZASEMEA Baita zera ere! adarrak akerraren antzera....

III GIZASEMEA - Jantzia ez dik izango kristauok deguna.

MARTIN Y. Laister antzemango diozute, ez izan beldurrik.

OXER - Lasa egon zaitezten esango dizuet Batzar Nagusiaren aginduz Judu orrek Gipuzkoa'n baimenik gabe sartzea galerazia daukala, naiz Enrique Laugarren erregeak bidalia izan.